Itxi

telebista

ETB-1 eta ETB-2n

Pasaiako portuan izango da igande honetako 'Kresala'

A.H.

EITB

Urpekaritzako komunikazioa sistema berri bat probatuko du saioak.

  • Pedro García Larragan, 'Kresala'. Argazkia: EITB

    Pedro García Larragan, 'Kresala'. Argazkia: EITB

Igande honetako 'Kresala' saioa Pasaiako portuan izango da eta bertatik aurkeztuko ditu Pedro Garcia Larraganek saioa osatuko duten erreportajeak. Hasteko, Mendexako Marioerrota marea errotan izango dira, honek nola funtzionatzen duen ikusteko, eta Euskalmetera ere joango dira itsasoaren egoera nola ezagutzen den ikastera.

Horrez gain, Orruako surf Txapelketaren berri emango dute eta urpekaritzako komunikazio sistema berri bat probatuko dute, urpeko igeriketa batean egingo du 'Kresala'k sistema honen proba zuzenean.

'Kresala' igandean emitituko da goizeko 12:30ean ETB-2n.