Itxi

telebista

22:30ean

Binakako bi pilota partida Irundik, gaur gauean, zuzenean

EITB MEDIA

Lehenengo Ezkurdia - Ladis Galarza vs Elezkano II - Zabaleta jokatuko da, ondoren, Alberdi - Salaverri II vs Zubizarreta III - Uriondo.

  • Ezkurdia pilotaria

    Ezkurdia pilotaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, 22:30ean, binakako bi pilota partida jokatuko dira Irungo Urango pilotalekuan, eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus-en.

Lehenengo Ezkurdia eta Ladis Galarza vs Elezkano II eta Zabaleta izango da ikusgai. Ondoren, Alberdi - Salaverri II bikoteak Zubizarreta III - Uriondori egin beharko dio aurre. Kontaketa Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Ane Muruamendiarazen esku egongo da.