Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador"en lehen atalak % 28,1eko audientzia-zatia izan zuen

EITB Media

Abenturaren lehen atalak orain arte izandako audientzia-zatirik handiena izan zuen.

  • "El Conquistador del Caribe"

    "El Conquistador del Caribe". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Astelehenean, urtarrilak 18, "El Conquistador del Caribe" saioko lehen atala bere ordu-tartean nagusi izan zen % 28,1eko audientzia-zatia bereganatuz. Gainera, abenturaren lehen atalen artean, 17 edizio hauetan, inoizko daturik handiena bereganatu zuen saioak. Julian Iantzik eta Mikel Artolak aurkeztuta, eguneko bigarren saiorik ikusiena izan zen Euskadin, izan ere, gaueko "Teleberri" albistegiaren ondoren. Abenturak 359.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Mikel Arruti, talde gorriko kidea, izan zen saioko lehen kanporatua; eta neskek osatutako taldeak irabazi zuen "bertigozko" immunitate jokoa.

Halaber, eitb.eus atarian ere jarraipen zabala izan zuen "El Conquistador"ek: 29.927 erabiltzaile, 82.981 orrialde ikusi eta 18.000 erabiltzailek egin zuten bat saioarekin streaming bidez. Sare sozialetan ere #conquis1 etiketa joera izan zen Twitterren.

Bestalde, ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen % 15,2ko audientzia-zatiarekin eta gaueko "Teleberri" albistegia saiorik ikusiena izan zen. Albistegiak, % 23,9ko audientzia-zatia izan zuen eta 209.000 ikus-entzule, batez beste.