Itxi

telebista

22:00ean

"Iruñea Oholtzan" folklore-ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITBMEDIA

Urko, Estitxu Pinatxo, Serafin Zubiri eta Gasteizko Algara Dantza Taldea igoko dira oholtzara, beste askoren artean.

0:32

"Iruñea Oholtzan" musika eta dantza jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek larunbat honetan. Ilaski Serranok aurkeztuko du urrian Iruñeko Baluarten grabatutako musika ikuskizuna.

Euskal folkloreko kantuak eta musika biltzen dituen jaialdian musikari eta abeslari ospetsuek hartu dute parte. Besteak beste, Txema Garces, Aitor Furundarena, Gorka Pastor, Asier Oleaga, Franzisko Herrero, Joxerra Mitxelena, Elizagoien Ahizpa trikitilariak eta  Dani Conde gaiteroa arituko dira kontzertuan.

Musikariez gain, abeslarien eta dantzarien emanaldiak izango dira ikusgai. Eszenatokian izango dira: Paz De Ziganda Helduen Abesbatza, Joxe Antonio Larrañaga(Urko), Serafin Zubiri, Estitxu Pinatxo eta Gasteizko Algara Dantza Taldea.

"Iruñea Oholtzan" ikuskizuna gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.