telebista
22:30ean
Manu, hari-harian, gaur gauean, "El Conquistador del Caribe" saioan
EITB Media
Taldeek euren komunikazioa eta talde lana hobetu beharko dute, gaurko immunitate-jokoak, sua tartean, hori eskatuko duelako. Ez galdu, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
-
Seleta ohiuka. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Manuren abilezia eta oreka faltak ikurrina lortzea galarazi zion talde gorriari. Eroriko anitzek lur jota utzi zuten, eta Yocahuak abentura gehiago zailduko ote dien beldur dira. Hori bai, ez dute baztertzen boxeolari ohiak saioa uztea, eta horren balizko ordezkoa nor izan daitekeen ere izan dute hizpide.
Mutilen taldearentzat, gainera, geroz eta beharrezkoagoa da ikurrina eramatea, kanpamentu aberatsean lo egiteko eta arriskuan inor ez jartzeko. Egoera berean daude Corocoteak, Seletaren tranpen ondorioz, kide bat galdu baitzuten, eta baliteke taldeak kapitainarengan konfiantza galtzea hurrengo jokoei begira.
Denek hobetu beharko dutena euren arteko komunikazioa eta talde lana izango da, gaurko immunitate-jokoak, sua tartean, hori eskatuko duelako. Urdinek taldean zegoen giroak okerrera egin duela erakutsi zuten tentsio handiko batzar batean. Bestalde, Duranak Andrearekin duen harremana kudeatu beharko du, donostiarrak argi utzi baitu gasteiztarrarekin ados ez badago bere irizpideen arabera jokatuko duela. Berdeak ezingo dira erlaxatu azken kapituluan proba txarra egin baitzuten.
"El Conquistador del Caribe" astelehenero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak EITB Nahieranen daude ikusgai.