Itxi

telebista

22:15ean

Olaizola II - Rezusta vs Ezkurdia - Ladis Galarza, gaur, Azkoititik zuzenean

EITB Media

Promozioko partidan aldiz, Elordi - Garmendia eta Alberdi - Salaverri II arituko dira aurrez aurre.

  • Binakako Txapelketa EITBn

    Binakako Txapelketa EITBn. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiari ekingo diote Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Partida nagusia jokatuz hasiko da emanaldia: Olaizola II - Rezusta vs Ezkurdia - Ladis Galarza. Ondoren, binakako promozioko partidan Elordi - Garmendia eta Alberdi - Salaverri II pilotariak arituko dira nor baino nor gehiago.

Joseba Urkiola, Mikel Idoate eta Ane Muruamendiaraz arduratuko dira kontakizunaz, 22:15ean, ETB1ko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus-en.