telebista
22:30ean
'Winnetou: Un nuevo mundo' filma, gaur gauean, "La Noche De..." saioan
EITB Media
Aurretik, Lana Turner aktorearen bizitza izango dute hizpide, eta Josh Brolin aktorearen urtebetetzea ekarriko dute gogora. Hiru pelikula ezagunen musika ere aztergai izango dute.
-
"Winnetou: Un nuevo mundo" pelikularen fotograma bat, EITB Mediaren bideo batetik aterata
Gaur gauean, Winnetou: Un nuevo mundo (Winnetou & Old Shatterhand, 2016) filma eskainiko du ETB2ko "La Noche De..." saioak. Philipp Stölzl dugu lanaren zuzendaria, eta Nik Xhelilaj eta Wotan Wilke Möhring, berriz, aktore protagonistak.
Western bat da Winnetou: Un nuevo mundo, Karl May idazle alemaniarraren saga ezagunean oinarrituta. Gazteentzako eleberrietan izen handienetako bat izan zen May, eta Old Shatterhand abenturazalea eta Winnetou apatxeen burua izan ziren haren lanetan pertsonaiarik ezagunenak. Shatterhand eta Winnetou protagonista zituzten 11 pelikula Almanian bertan egin zituzten 60ko hamarkadan. Mayren pertsonaiak oinarri dituzten lanetan berriena da "LND" saioan ikusgai izango duguna.
Aurretik, Lana Turner aktore ezagunaren jaiotza ekarriko du gogora programak, Felix Linaresen eskutik; izan ere, astelehen honetan 100 urte bete dira Hollywood klasikoaren izar handienetako bat jaio zela. Haren bizitzari eta ibilbideari errepasoa egingo diote Crónica de sucesos atalean.
Horrez gain, Josh Brolin aktorearen urtebetetzea ere izango dute mintzagai, 53 urte beteko baititu ostiralean. Brolin familiaren inguruko xehetasunak emango dizkigute.
Azkenik, Tu banda sonora favorita atalean, hiru pelikula ezagunen musika izango dute hizpide: Titanic, Elliot Nessen ukiezinak eta Bertigoa lanen soinu-bandak.
"La Noche De... Winnetou: Un nuevo mundo", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.