Itxi

telebista

5. atalaren aurrerapena

Aukera berri bat Yocahu taldearentzat, gaur gauean, "El Conquistador del Caribe"n

EITB Media

Gaurko inmunitate frogan lehiakideek idien jokoan parte hartuko dute, baina taldeak ez dira parekatuta egongo. 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus atarian ikusi ahal izango dugu.

  • Hiru taldeak, jokorako prest

    Hiru taldeak, jokorako prest. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia

"El conquistador del Caribe" saioko bosgarren atalean, talde gorriak berriro hutsetik hasi beharko du eta hurrengo inmunitate jokoari, idien joko ezagunari, gogotsu ekin beharko diote, galduz gero, gorriek ezingo baitute bururik altxatu. Eta ikusteko dago oraindik banderatxoaren dueluan gertatutakoak ez ote duen jarriko Oskar gainerako taldekideen jomugan.

Atabey taldearen egoera oso bestelakoa da. Esterrek duelua irabazi izanak berdeak indarberritu ditu, eta gorriak eta urdinak baino hobeak direla uste dute. Ez da gutxiagorako. Taldeak ez du lehiakiderik galdu, eta, orain arte behintzat, nahikoa eroso aritu dira probetan. Azkenaldian izan diren tentsio uneak gainditzen badituzte, eta talde lana egiten badute, aurrera egiteko aukera asko izango dute.

Yocahu taldeak, ostera, bi taldekide eta kapitaina galdu ditu, beraz, ez da baldintza berberetan lehiatuko idien jokoan. Baliteke azkenean gorriek Manuren falta sumatzea? Eta Lumbreras abeltzaina ere gogoan izango dute, dudarik gabe, hark animaliekin duen esperientzia baliagarria izan zitekeelako.

Izan ere, jokoa nahiko zaila da, talde bakoitzeko bi lehiakidek idiak bide onetik gidatu behar dituzte eta zirkuitu bat osatu behar dute. Alabaina, froga egiteko ez dute ezagutza nahikorik eta ezin izan dute entrenatu.

Gauzak horrela, nork amaituko du lehendabizi? GAur ikusi ahal izango dugu "El conquistador del Caribe" saioan, gaueko Eguraldiaren ondoren, ETB2n eta eitb.eus atarian, 22:30etik aurrera. Horrez gainera, atal guztiak EiTB Nahieranen eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan daude eskuragarri.