Itxi

telebista

22:20ean

Binakako Txapelketa Idiazabaldik, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Partida nagusia Bengoetxea VI - Aranguren eta Altuna III - Mariezkurrena II pilotariek jokatuko dute.

  • Binakako Txapelketa

    Binakako Txapelketa. Irudia: EITB Media

Gaur gauean, Binakako Txapelketako zazpigarren jardunaldiari amaiera emango diote Idiazabalgo Igarondo pilotalekutik. Partida nagusiarekin hasiko da emanaldia, honetan aurrez aurre izango dira Bengoetxea VI - Aranguren eta Altuna III - Mariezkurrena II. Ondoren, promozioko partida Alberdi - Salaverri II vs Egiguren V - Tolosa pilotariek jokatuko dute. Bien zuzeneko jarraipena Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus-en.