Itxi

telebista

22:30ean

"La Noche De... Winnetou: el secreto del lago de la Plata", gaur gauean

EITB Media

Denise Richards eta Lee Marvin aktoreen bizitza eta bikoizketa akats harrigarriak, saioko gainerako edukien artean.

  • 'Winnetou: el secreto del lago de la Plata' pelikularen irudia

    'Winnetou: el secreto del lago de la Plata' pelikularen irudia, EITB Mediaren bideo batetik aterata

Gaur gauean, ETB2k Winnetou: el secreto del lago de la Plata filma eskainiko du. Aurretik, Felix Linaresek pelikularen inguruko xehetasunak eta bitxikeriak emango ditu "La Noche De" saioan. Filma Karl May alemaniar idazle ospetsuaren eleberrietan oinarrituta dago; mendebaldean kokatutako abenturak kontatuz arrakasta handia lortu zuen. 

Saioaren bigarren blokean, ¿Quién sabe dónde? izenekoan, Denise Richards aktorearengan jarriko dute arreta osoa. Igerileku batetik ateratzean ezagutzera eman zuen bere burua Wild things pelikulan, eta Bond neska erakargarria ere izan zen The World Is Not Enough filmean. Baina aspaldian ez du Hollywoodeko ekoizpen handietan parte hartzen. Covid 19-aren pandemia hasi zenean Jose Luis Morenorekin batera zein proiektutan ari zen azalduko du Felix Linaresek. 

Línea Caliente atalean, bikoizketa akats harrigarriak eta dibertigarriak errepasatuko dituzte. Akats oso larriak ere badaude, The Interpreter lanean egindakoa, esaterako. Sean Penn eta Nicole Kidman Nazio Batuen Erakundearen egoitzan nazioarteko azpijoko batean murgilduta daudela elkarrekin duten solasaldi batek ez du inolako zentzurik. A View to a Kill pelikulan egiten den hanka-sartze izugarria ere komentatuko dute. 

Azkenik, Lee Marvin eta bere bizitzako pasadizoak izango dira Los archivos secretos de LND ataleko protagonistak. Hollywoodeko aktorea, pantailetan heroia izan aurretik, gerrako heroia izan zela dioen zurrumurrua egia ote den ikertuko du "LND"k; izan ere, egia da gaztetan Marineetan egon zela, 2. Mundu Gerran borrokan.

"La Noche De... Winnetou: el secreto del lago de la Plata", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.