Itxi

telebista

22:30ean

'Los renegados' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan

EITB Media

Aurretik, Daniel Craig aktorearen urtebetetzea ospatuko dute, haren inguruko 10 bitxikeria harrigarrienekin. Urteak beteko zituen Jennifer Jones aktorearen bizitzari ere errepasoa egingo diote.

  • 'Los renegados' pelikularen irudi bat

    'Los renegados' pelikularen irudi bat, EITB Mediaren bideo batetik aterata

Gaur gauean, ETB2ko "La Noche De..." saioak Los renegados (Renegades, 2017) filma eskainiko du, telebistan lehen aldiz. Steven Qualek zuzendutako lanak J.K. Simmons, Sullivan Stapleton eta Charlie Bewley dira aktore protagonistak. Lanak, gainera, Luc Besson zinemagile ezaguna du produktore eta gidoilari lanetan. Zehazki, militar talde baten istorioa du pelikulak oinarri. Bigarren Mundu Gerran naziek lapurtutako urrezko lingoteak aurkituko dituzte aintzira batean urperatuta, eta horiek berreskuratzea erabakiko dute.

Aurretik, Felix Linaresek aurkeztutako "LND" saioan, besteak beste, Daniel Craig eta Jennifer Jones aktoreak izango dituzte hizpide. Hala, Daniel Craig britainiarrak 53 urte beteko dituela aitzakia hartuta, haren inguruko 10 bitxikeria harrigarri azalduko dituzte. Crónica de Sucesos atalean, berriz, Jennifer Jones Hollywood klasikoaren izar handiaren bizitzari eta ibilbideari erreparatuko diote, Jonesek ere urteak beteko zituela gogoratuz.

Horrez gain, elkar gorrotatzen duten akzio-zinemako bi izar handi ere izango dituzte mintzagai, Odio en las entrañas erreportajean. Ez dira faltako bien arteko harremanaren inguruko pasadizoak.

Asteartero dugu ikusgai "La Noche De...", 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.