Itxi

telebista

Larunbateko kirolak

Bigarren mailako futbola, zuzenean, ETB-1en

A.H.

EITB

ETBK Sat kateak areto futbol partida eta bikoteen arteko pala norgehiagoka eskainiko ditu.

  • Bilbao Athletic. Argazkia: EITB

Larunbat honetan, ETB-1eko 'Zilarrezko Futbola' saioak bigarren mailako bi partida eskainiko ditu. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera Athletic B eta Gimnastica Segoviana taldeen arteko Bigarren B mailako partida eskainiko da Lezamatik zuzenean eta Xabier Andueza, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiolak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna. Ondoren, Andaluziatik zuzenean eskainiko da Almeria eta Hercules taldeen arteko norgehiagoka. Kasu honetan, Ander Txintxurreta eta Naxari Altuna izango dira berriemaile, arratsaldeko 18:00etatik aurrera

Areto futbola eta pala ETBK Sat katean

ETBK Sat kateak, bere aldetik, Euskal Telebistako kirol eskaintza osatuko du ostiralean grabatutako hiru kirol emanaldi eskainiz. Arratsaldeko 16:25ean afizionatu mailako pilotako Euskadiko Txapelketaren finala eskainiko da, Laudion jokatutakoa. 17:25ean, areto futbolaren txanda izango da: Cartagena-Ribera Navarra. Amaitzeko, 22:30ean, Bilbon jokatutako bikoteen arteko pala partida eskainiko da: Gaubeka-Larrinaga / Fusto-Garma.