Itxi

telebista

Kirolak

Emakume Master Cupeko lehen kanporaketa, Asteasutik zuzenean, gaur, EITBn

EITB Media

Bi partida hauek jokatuko dira: Agirre-Ruiz de Larramendi / Aldaregia-Mendizabal eta Arrizabalaga-Agirre / Ruiz de Infante-Bergara.

  • Emakume Master Cup txapelketako aurkezpeneko irudia

    Emakume Master Cup txapelketako aurkezpena. Irudia: EITB Media

Zuzeneko bi pilota emankizun izango ditugu larunbat honetan ETB1en eta eitb.eus-en. Hasteko, 15:30ean, Asteasun jokatuko den Emakume Master Cupeko lehenengo kanporaketa saioa eskainiko da. Lehen partidan, Agirrek eta Ruiz de Larramendik Aldaregiaren eta Mendizabalen aurka jokatuko dute; bigarrenean, Arrizabalagak eta Agirrek Ruiz de Infanteren eta Bergararen aurka neurtuko dituzte indarrak. 

17:30ean "ETB Kantxa" saioa izango dugu ikusgai Iruñeko Labrit pilotalekutik. Agirre-Aretxabaleta / P. Etxeberria-Tolosa norgehiagokak zabalduko du jaialdia. Ondoren, Binakako Txapelketako bi partida jokatuko dira: Artola-Aranguren / Peña II-Albisu (lehen maila) eta Elordi-Garmendia / Salaberria-O. Etxebarria (promozio maila). 

Bidasoa Irun taldeak eskubaloiko Errege Kopako finalerdia jokatuz gero, ETB4n eta eitb.eus-en eskainiko da 16:30ean.