Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador" astelehen gauean nagusi, % 25,4ko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Saioak, gainera, 304.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • Julian Iantzi "El conquistador del Caribe" saioan.

    Julian Iantzi "El conquistador del Caribe" saioan. EITBko bideo batetik lortutako irudia.

"El Conquistador del Caribe" saioak bederatzigarren astez jarraian lortu du lidergoa asteleheneko ordutegi nagusian. Julian Iantzik eta Mikel Perezek aurkeztutako abenturako zortzigarren atalak % 25,4ko audientzia-zatia eskuratu du. Halaber, 304.000 ikus-entzulek bat egin dute saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Asteleheneko atalean, kolpe latza hartu du talde urdinak Carenek duelua galdu eta Palomak saioa utzi ondoren. Bestalde, talde berdeak berriz ere irabazi du immunitate jokoa eta gorriek kanpamendu oso pobretik irtetea lortu dute.

Saioaren jarraitzaileek zortzigarren atal honetan gertatutako guztia komentatu dute sare sozialetan. #conquis8 traola joera izan da Twitterren eta tendentzien zerrendan hirugarren postua lortu du Estatu mailan 3990 txiorekin. eitb.eus atarian, 19.571 erabiltzailek jo dute "El Conquistador" saioko webgunera eta 42.767 orrialde ikusi izan ditu. Gainera, streaming bidez 15.599 lagunek jarraitu dute asteleheneko atala.