Itxi

telebista

22:30ean

Caren eta Paloma, "El Conquis" saioan, gaur, zuzenean

EITB Media

Aste honetako edukien artean, Palomaren ihesa, ekaitz tropikala, ahotsa altxatuko duen lehiakide urdinaren amorrua eta ikusi gabeko irudiak eskainiko dira.

  • Caren eta Paloma talde urdineko kideak

    Caren eta Paloma, talde urdineko kideak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Patxi Alonsok Caren eta Paloma lehiakide urdinak hartuko ditu, gaur gauean, "El Conquis" eztabaida-saioan. 22:30etik aurrera, nesken irteeraren xehetasun guztiak aztertuko dituzte.

Talde urdinak kolpe gogorra jasoko du bi lehiakide galdu dituela jakitean. Alde batetik, Binbiren aurkako duelua galdu ondoren, Caren kanporatua izan da; eta bestetik, Palomak bere kabuz saioa uztea erabaki du. Ondorioz, Corocotetarrak zazpi jokalarirekin gelditu dira. Seletaren taldearentzat garai zailak datoz. Bat baino gehiago ez da ados egongo Paloma atzeko atetik irten izanarekin. Gainera, talde urdineko kide bat taldekide indartsuen aurka lehertuko da.

Berdeek berriro irabazi zuten bilurren jokoan, eta horrek lehiakide gorri batzuen haserrea eta protestak eragin zituen. Patxi Alonsok unerik esanguratsuenak errepasatuko ditu Mikel Perez Artolarekin batera eta immunitate joko horren alde polemikoenak aztertuko dituzte.

Aurten ere, Karibeak bere aurpegirik desatsegina erakutsiko du. Ekaitz tropikala biziko dute lehiakideek. Urakan baten isatsak benetako uholdea eragingo du, eta asteazken honetan "El Conquis" saioak gorriek eta urdinek gaua nola egiten duten erakutsiko du. Atertzen ez duen euri-jasa baten azpian senperrenak ikusiko dituzte.

Bien bitartean, Duranaren talde berdeak kanpamentu aberatsean jarraitzen du. Atabeytarren elkarbizitzak istiluak eragiten ditu; neskak oso ondo moldatzen dira jokoetan, baina ez ordea lehiatik kanpo.

Aste honetan Mikel, Eneko, David, Jenny, Isa, Eider eta Leire konkistologoek zer eztabaidatu izango dute. Gainera, Gaztea Connection txokotik, Oizeder Mayok eta Isma Pereirak hurbiletik jarraituko dituzte sare sozialak. Seletak Paloma izendatu ote zuen, urdinaren asmoa lehiaketa uztea zela bazekielako? Hauxe da asteon jarraitzaileek erantzun beharreko galdera.

"El Conquis" asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.