Itxi

telebista

22:30ean

Hondartza liluragarriak eta maien aztarnak, gaur gauean, "Vascos por el Mundo"n

EITB Media

Patxi eta Mirentxu, Aitor, Iker eta Miren anfitrioiek Yucatango tokirik esanguratsuenak erakutsiko dituzte

  • "Vascos por el Mundo" Yucatan

    "Vascos por el Mundo" Yucatan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Mexikoko Yucatan lurraldea izango da, gaur gauean, "Vascos por el mundo" saioaren jomuga. Oraingoan, Patxi eta Mirentxu, Aitor, Iker eta Miren anfitrioiak, Merida hiriburua ezagutuko dute, hondartza ikusgarriak bisitatuko dituzte eta Uxmaleko maien hondakinetan ibiliko dira. 

Hasteko, Patxi Meridan barna ibiliko da. Yucatango hiriburuaren erdigunea erakutsiko du, XX. mendearen hasieran Mexikoko hiririk aberatsenetako bat izan zenaren bazterrak ezagutzeko. Gainera bertako gastronomiako platerik gozoenetako batzuk dastatuko ditu. Mirentxuk, bere aldetik, ibilaldi bat egingo du inguruetatik, besteak beste, Celestungo itsasadarra ezagutzeko. Flamenkoak ikus daitezke bertan. 

Pilotari gisa izan duen iraganagatik, Iker jatun ona da eta kalera irtengo da gosaltzeko asmoarekin. Ondoren, Yucatango hamaka famatuak ere probatuko ditu. Bukatzeko, Progresoko hondartzan osteratxoa egingo du, eta Mexikoko Golkoko urez gozatzeko asmoz txalupan nabigatuko du. 

Mirenek, bere aldetik, eguzkia, beroa eta janari mina maite ditu. Gazteak ibilbide harrigarria prestatu du: ohiko arropa maiak josituko ditu, xaman baten eskuetan jarriko da, Yucatango izozki klasikoak dastatuko ditu eta zenote bateko ur ederretan igeri egingo du. 

Azken protagonista Aitor izango da. Yucatango penintsulako kostalde xarmangarrian zehar ibiliko da, bertan etxetxo bat eraikitzen ari dira eta. Gainera, Izamal hiri horia eta Uxmaleko aztarna arkeologikoak bisitatuko ditu.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.