Itxi

telebista

Arrazakeriaren Aurkako Eguna

'Loving' filmaren emanaldia, gaur, 22:15ean, ETB2n

EITB Media

Drama eta maitasuna uztartzen dituen pelikulak Mildred eta Richard Loving senar-emazteen benetako istorioa kontatzen du.

  • 'Loving' filmaren irudia

    'Loving' filmaren irudia

Martxoaren 21a Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da, eta horrekin lotuta, gaur gauean Loving filma izango dugu ikusgai ETB2n. Jeff Nicholsek idatzi eta zuzendutako lan honek 60ko hamarkadara garamatza, AEBko zenbait estatutan arrazakeriagatik artean bazterketa indarrean zegoen garaira. 

Filmak Mildred eta Richard Loving senar-emazteen benetako istorioa kontatzen du. Bikotea 1958an ezkondu zen Virginian. Arraza ezberdineko pertsonen arteko ezkontza debekatuta zegoen garai hartan eta, horregatik, atxilotu, espetxeratu eta erbesteratu egin zituzten. Euren arteko maitasunari gogor eutsiz, elkarrekin egoteko eskubidearen alde bizitakoak eta etxera itzuli ahal izateko borroka erakusten dizkigu Loving filmak. 

Ruth Negga eta Joel Edgerton dira protagonista nagusiak, eta, eurekin batera, Michael Shannon eta Nick Kroll aktoreek hartzen dute parte. 

Filmak hainbat saritarako izendapenak jaso zituen, emakumezko aktore onenaren Oscar sarietarako eta pelikula onenaren Canneseko urrezko palmondorako, besteak beste.

Loving filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.