telebista
Audientzia
ETB2 eguneko kanalik ikusiena izan da astelehenean
EITB Media
Gainera, gaueko "El Conquistador del Caribe" saioa audientzia-buru izan da % 25,5eko audientzia zatiarekin.
-
"El Conquistador del Caribe" saioa. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.
ETB2 izan da asteleheneko kanalik ikusiena, eta egunean, batez beste, % 15,8ko audientzia-zatia bereganatu du, 2012tik lortu duen daturik onena.
Bestalde, "El Conquistador del Caribe" berriz ere lider izan da ordutegi nagusian, % 25,5eko audientzia-zatiarekin. Abentura realityak hamabi astez jarraian izan da nagusi bere ordu-tartean. Halaber, Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkezten duten saioak 351.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko atalean, urdinak gogotik ahalegindu dira kanibalen jokoan eta gorriek baino 500 gramo haragi gehiago lortu dituzte. Berdeak, ostera, oso atzetik geratu dira, eta lehendabiziko bilera izan dute, tentsio une eta guzti. Gau gogorra igaro ondoren, Mariak duelua galdu du Patxiren kontra.
Sareetako erabiltzaileek asteleheneko atalean gertatutako guztia jarraitu dute, eta #conquis11 traola joera izan da Twitterren. Bestalde, saioaren webguneak 19.780 erabiltzaile bakar eta 56.460 orrialde ikusi lortu ditu, eta 18.130 lagunek jarraitu dute saioaren emanaldia streaming bidez.