Itxi

telebista

''El Conquis''en 12. atala

Atabey taldearen gainbehera kapitain berrien iritsierarekin?

EITB Media

Enekok eta Davidek iraultza eramango dute Haitiseseko parke nazionalera, indartsu iritsiko baitira. Gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Berdeak burumakur 12. atalean

    Berdeak burumakur 12. atalean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Karibeak gaurik txarrena gorde du berdeak kanpamentu oso txiroan hartzeko. Euriak ez du etenik izan azken orduetan, eta Duranaren neskek negarrez eta kexuka hasi dute eguna. Gainera, Ingek, Txintik, Nahiak eta Nereak saioa uzteko mehatxua egin dute.

Ikusteko dago ekaitzaren ostean barea iritsiko den eta neskek borrokan jarraituko duten. Alde egiten badute, Enekoren eta Daviden iritsiera galduko dute. Kapitain berriek iraultza eramango dute Haitiseseko parke nazionalera, indartsu iritsiko baitira. Energia hori oso beharrezkoa izango dute, dagoeneko hiru taldeak oso indargabetuta baitaude.

Kanibalen jokoan lortutako garaipenak adorea eman die urdinei, baina kanpamentu oso txiroan igarotako azken gauek ondorio latzak izan dituzte Seletaren neska-mutilengan.

Gorriek ere euritan igaro dute gaua, baina ahalegin guztiak egin eta hurrengo jokoa irabazi, ikurrina lortu eta kanpamentu aberatsean sariaz gozatzeko gogotsu daude.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, EITB Nahieranen app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.