telebista
22:30ak aldera
Inge, Nerea, Durana eta Seleta, "El Conquis"eko gaurko gonbidatuak
EITB Media
Abentura utzi duten bi lehiakideak eta bi kapitainak izango dira Patxi Alonsok aurkezten duen saioaren protagonistak. Gainera, talde berrien inguruan arituko dira.
-
Inge eta Nerea, abentura utzi duten azken lehiakideak. EITB Mediako bideo abtetik lortutako irudia
Gaurko "El Conquis" saioan, Patxi Alonsok lau gonbidatu izango ditu platoan: abenturatik irten diren bi kapitainak, Durana eta Seleta, eta lehiaketa utzi duten azken bi lehiakideak, Inge eta Nerea. Azken bi hauekin, Karibean bizitako azken orduak gogoratuko dituzte eta lehiaketa uzteko arrazoiak azaltzeko aukera emango zaie. Bestalde, Duranak kapitain bezala egindako lana aztertuko du. Nahiz eta joko gehien irabazi dituen kapitaina izan, negarrez ikusi izan dugu haren taldea desegiten hasi zenean.
Seleta izango da saioaren laugarren gonbidatua. Bere taldeak oso abentura gogorra bizi izan du eta ia desegin da. Seleta eta talde urdinaren momenturik esanguratsuenak errepasatuko dituzte saioan. Gainera, ikus-entzuleek sare sozialen bidez erabakiko dute zeinek egin du kapitain lan hobea, Duranak ala Seletak.
Bestalde, Los Haitiseseko azken ordua eskainiko du saioak eta bi talde berriak gertutik jarraituko ditu, Cacata eta Cuyaya taldeak, hain zuzen ere. Enekoren taldea oso ondo hasi da kanpamendu aberatsean. Lehiakideek gainera, kapitainen inguruan duten iritzia azaldu dute kameren aurrean.
Bestalde, Cuyaya taldea kanpamendu pobrean dago, fase berri honetako lehen asanblearen zain. Oraindik ez dakite Cacata taldeak asanblean eragin handia izango duen erabaki bat hartu behar duela.
Saioak ohiko conquistologoak izango ditu platoan, Mikel, Juanito, Manu, Jenny, Eider, Isa eta Leire, eta ikus-entzuleek ere euren iritzia emateko aukera izango dute Oizeder Mayok eta Isma Pereirak gidatzen duten Gaztea Connection tartean.
"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.