Itxi

telebista

''El Conquis''en 12. atala

Enekok eta Davidek iraultza ekarri dute Nereak eta Ingek abentura utzi ostean

EITB Media

Hurrengo atalean, Cuyaya taldearen batzarrean zer geratzen den eta beraien estrategia gehiago ezagutzeko aukera izango dugu, talde berriak baitira orain.

  • David Seco eta Eneko Van Horenbeke kapitain berriak

    David Seco eta Eneko Van Horenbeke kapitain berriak. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Indarrak ahultzen ari ziren unean, bi kapitain berri iritsi dira Haitisesko parke nazionalera "El Conquistador del Caribe" abenturari bira eginarazteko asmoz. Bigarren fasea Eneko eta Davidekin hasi da; bi beteranoek ziklo bat itxi eta Cacata eta Cuyaya taldeen arteko lehiari hasiera eman diote. Abenturan gehiago parte hartuko ez dutenak, aldiz, Nerea eta Inge dira. Atabey taldeko neskek abentura uztea erabaki dute, kanpamentu oso txiroan urarekin pasatutako trantzeak direla eta.

Iritsi bezain laster, kapitain berriak lauren arteko jokora lehiatu dira. Seleta eta Duranaren laguntzarekin eta Atabey taldeko liderrak indar jokoetan bere abilezia erakusteko asmoa zuen arren, arraunlariak eta Berriatuko oilarrak euren aurkariak kanporatzea lortu dute jokorako aukera handiegirik gabe.

Jokoaren ostean, Atabey eta Corocote taldeko liderrek agur esan diote abenturari eta kide berriek euren taldeak aukeratu dituzte. Cacata taldea Enekoren gidaritzapean egongo da: Andrea, Txinti, Joana, Maialen, Aitor, Leire Mayoz, Iker, David, Beko, Yanci eta Binbi. David Seco, berriz, Cuyaya taldeko kapitaina izango da: Nahia, Ester, Leire Basañez, Bego, Berako, Herrantxi, Olatz, Oskar, Patxi, Unda eta Duque gidatuko ditu.

Baten bat lehiatzeko gogoz geratu ahal izan den arren, Cacata gehienak poztu egin dira taldeak kanpamentu aberatsean lo egingo zuela jakitean, eta, gainera, sari handi bat zuten zain: janari eta edari mordo bat. Immunitatea ere lortu dute, eta, horri esker, gozatu, atseden hartu eta kide berriak gehiago ezagutu ahal izan dituzte.

Cuyaya taldea, berriz, kanpamentu txiroarekin konformatu behar izan dira. Hala ere, Davidi ez zaio hain leku txarra iruditu gaua pasatzeko. Taldekideei bere estrategia eta lan egiteko modua azaltzeko aprobetxatu du kapitainak, eta beraiek orain arte bizi izandakoa kontatu diote. Aurkaria aztertzeko tartea ere hartu dute.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe" astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, EITB Nahieran aplikazio berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.