Itxi

telebista

San Tomas, Donostiatik Bilbora

San Tomas azokaren inguruko saio berezia, ostegunean, ETB-1en

A.H.

EITB

Xabier Euzkitzek Donostiatik eta Roberto Mosok Bilbotik azokaren berri emango dute.

  • San Tomas. Argazkiak: EFE

    San Tomas. Argazkiak: EFE

San Tomas egunak Euskadin duen oihartzuna dela eta, Euskal Telebistak 'San Tomas, Donostiatik Bilbora' saio berezia prestatu du ostegun honetarako. San Tomas euskaldun askok egutegian azpimarratuta daukaten egun kuttuna da eta giro paregabea sortzen da bereziki Bilbao eta Donostiako azoketan. Xabier Euzkitzek Donostian eta Roberto Mosok Bilbon, San Tomas azokak hiri bakoitzean dituen berezitasunak erakutsiko dituzte.

Xabierrek Donostiako alkatearekin ekingo dio egunari. Txistorra, Felixi txerria edo txorimalo lehiaketa erakutsiko dituen bitartean, bertso bat osatzen joango da jai giroan dabilen jendearen laguntzarekin. Miramonen, lanean diharduten lankideei, gainera, hamaiketakoa eramango die, festaren parte senti daitezen.

Roberto Moso, bere aldetik, Bilbon egongo da zain, elkarrekin bazkaltzeko geratuta baitaude. Bitartean erosketak egingo ditu eta baserritarrekin hitz egingo du. Natxo de Felipe eta beste hainbat protagonistekin elkartuko da egunean zehar.

'San Tomas, Donostiatik Bilbora' ostegun honetan emitituko da 22:10etik aurrera ETB-1en.