telebista
Asteon
Josean Alijaren sukaldaritza ezagutuko du 'EITB Kultura'k
A.A.
EITB
Governors musika taldearen eta Panta Rhei antzerki taldearen lan berriak ere aurkeztuko dituzte.
-
Eitb kultura. Argazkia: EITB
Jan kontuak izango ditu abiapuntu aste honetako 'EITB Kultura' saioak, lehenengo Michelin izarra lortu duen Josean Alijaren sukaldaritzan murgilduz. Bilboko Guggenheim Museoko Nerua jatetxearen barrunbeak bertatik bertara ezagutuko dituzte.
Musikari dagokionez, Arrasateko Governors taldearen hirugarren lanaren berri emango dute. Collage izeneko diskoa egiteko Joserra Senperena, Fredi Paya, Amets Arzallus eta Mikel Etxabururen laguntza izan dute.
Panta Rhei antzerki taldeak ere ikuskizun berria du eskuartean, Corre Payasa. Haurrei zuzendutako antzezlanak Payasa eta beste pelutxezko panpin batzuk ditu protagonista.
Erakusketen alorrean, lau proposamen dakartza aste honetako 'EITB Kultura' saioak: Bilboko Belaza Galleryn Angela Alonsoren 'Strange Wonders'; Bilboko Black Boxe Galleryn Melki Chichery argazkilariaren lanak; Gasteizko Montehermoso Jauregian 'Kick in the eye' eta Iruñeko Moises Perez de Albeniz aretoan 'Caminando sobre lobos'.
'EITB Kultura', astelehenero ETB-1en, asteartero ETB-2n eta ostiralero ETB-3n.