telebista
22:30ean
'Monuments Men' filma, gaur gauean, "La Noche De..." saioan
EITB Media
Arte adituen talde berezi baten istorioa du oinarri, naziek lapurtutako artelanak berreskuratzeko xedea duena. George Clooney da zuzendaria eta protagonistetako bat.
-
'Monuments Men' pelikularen irudi bat
Gaur gaeuan, Monuments Men (The Monuments Men, 2014) pelikula eskainiko du ETB2ko "La Noche De…" zinema programak. Bigarren Mundu Gerrako benetako gertaeretan oinarrituta dago, eta arte adituen talde berezi baten istorioa du oinarri. Zehazki, naziek lapurtutako artelanak berreskuratu eta jabeei itzultzea izango da talde horren xedea. Besteak beste, George Clooney, Matt Damon, Bill Murray, Cate Blanchett eta John Goodman dira protagonista nagusiak, eta George Clooney bera da filmaren zuzendaria.
Hain zuzen ere, George Clooney izango da emanaldiaren aurretik Felix Linaresek aurkeztuko duen "La Noche De..." saioaren protagonistetako bat. Bertan, aktore eta zuzendariaren 60. urtebetetzea ospatuko dute.
Horrez gain, gerretako "sator" izenarekin ezagutu ohi diren pertsonak izango dituzte hizpide, eta kasu honetan nazietatik ihesi non ezkutatu bilatu behar izan zuten familia juduak mintzagai izango dira.
Azkenik, Tu cara me suena atalean zinema munduko bi izar handi erakutsiko dituzte, biak oso makillatuta. Ikus-entzuleek jakingo al dute nortzuk diren?
"La Noche De... Monuments Men" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2 eta eitb.eus-en.