Itxi

telebista

Aste honetan

Audience eta Zodiacs taldeek musika jarriko diote 'EITB Kultura'ri

A.H.

EITB

Saioak, gainera, Ametsa Produkzioak eta Tanttaka konpainiaren lan berriak ezagutuko ditu, baita Larraz Arquitectos estudioak Iruñean egindako azkeneko diseinua ere.

  • 'Audience'

    'Audience'

Aste honetako 'EITB Kultura'k Audience boskote gernikarra izango du Off the record musika sailean protagonista. Taldearen ibilbidea errepasatuko dute eta Amerikanuak dokumentalaren soinu-banda osatzen duten zenbait abesti joko dituzte.

Horrez gain, Tanttaka konpainiak Ipar Haizearen kontra ikuskizuna erakutsiko du 'EITB Kultura'n. Daniel Grattauer idazle austriarraren eleberri ezagunean oinarritutako antzezlana da.

Larraz Arquitectos estudio nafarrak, bere aldetik, Iruñeko Trinitarios auzoan etxerik gabeko pertsonentzako harrera zentrua diseinatu berri dute eta Javier Larraz arkitektoa proeiktu honen ezaugarriez arituko da 'EITB Kultura'n.

Eta musikaren mundura itzuliz, Getxoko Zodiacs taldeak bere bideoklip berria eskainiko du: 'Kowalski'. Musika taldearen azkeneko diskako abestia da. Radiaciones Luminosas taldearen seigarren lana da, guztietatik psycodelia gehien duen diskoa hain zuzen ere.

Amaitzeko, 'EITB Kultura'k Ametsa Produkzioak, Igor Yebra eta Arriaga Antzokiaren ekoiztetxeak, prestatzen diharduen lan berria ezagutuko du, El Cacanueces ballet  klasikoan oinarrituta dagoena. ETBko kultur saioa Igor Yebrak zenbait ikasleekin batera egindako entsegura hurbilduko da.

'EITB Kultura' astelehenean eskainiko da 00:10etik aurrera ETB-1en, asteartean 01:40ean ETB-2 eta ostiralean 22:30etik aurrera ETB-3n.