Itxi

telebista

Kirolak

Giroko 10. etapa eta Sagardoaren Txapelketako 6. jardunaldia, gaur

EITB Media

Urrutia II-Barrenetxea IV / Juanenea-Zubiri eta Urriza-Zaldua I / Segurola-Larrañaga partidak jokatuko dira Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

0:25
Erremontari

Gaur arratsaldean, 14:15ean hasita, Italiako Giroko 10. etapa, L'Aquila-Foligno, eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en. "Gaur Egun" albistegia amaitu bezain laster, ETB1en jarraituko du emankizunak "Ez Da Giro!" saioaren barruan. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfontso Arroio eta Alesandro Ruttak egingo dituzte esatari lanak. 

Gauean, astelehenero legez, "Erremontari" saioa gidatuko dute Iñigo Aiestaranek eta Elena Azpeitiak Hernaniko Galarreta pilotalekutik. Sagardoaren Txapelketako 6. Jardunaldiaren kontakizuna egingo dute: Urrutia II-Barrenetxea IV / Juanenea-Zubiri eta Urriza-Zaldua I / Segurola-Larrañaga. Iñaki Agirrezabala Matxin izango da aste honetako aditu laguntzailea.