Itxi

telebista

22: 15ean

"La Maquinaria" intrigazko telesailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EITBMEDIA

Zortzi atalez osatua dagoen ekintzaz betetako 'nordic noir' thrillerra da eta Norvegia eta Suediaren arteko mugan girotua dago.

  • 'La Maquinaria' telesailaren irudia.

    'La Maquinaria' telesailaren irudia. Argazkia: Anagram Sweden

Gaur, maiatzak 29, "La Maquinaria" nordic noir intriga telesaila estreinatuko du ETB2k. Eskandinaviako minisail arrakastatsuak zortzi atal ditu eta larunbatero bi atal izango dira ikusgai 22:15etik aurrera. Gainera, telebistan ematen diren atalak EITB Nahieran atarian egongo dira noiznahi ikusgai.

Olle Hultén familia gizon arrunta da. Enpresa ekitaldi baten ondoren, Sandefjord (Norvegia) eta Strömstad (Suedia) artean nabigatzen duen ferry batean esnatuko da. Bertara nola iritsi den ez du jakingo. Aldamenean, diruz betetako poltsa bat, pistola bat eta maskara bat topatuko ditu. Ollek ez daki zer ari den gertatzen eta aurreko orduetan gertatutako ezer ez du gogoratzen. Baina polizia bere atzetik hasten denean, bere senak korrika egin eta ihes egitera behartuko du. Benetako lapurren ehiza bortitzari ekingo dio orduan. 30 milioi koroa lapurtu dituzte Sandefjordeko gordailu batetik, eta hainbat pertsona hil dituzte gainera. Olle bakarrik egongo da, tranpa jarri diotenak nortzuk diren aurkitu nahian. Bere aukera bakarra, poliziak harrapatu aurretik bere izena garbitzea da. Baina zergatik aukeratu ote dute bera?

                                                  

Olleren familia eta lagunak euren kabuz ikertzen hasiko dira eta bere iraganeko pasarte ilun batzuk agerian geratzen direnean, errugabea ote den zalantzatan jartzen hasiko dira. Josefin emaztearen ametsak eta irrikak behera datoz, eta emakumea lur jota geratuko da senarra benetan existitzen ez den gizona dela konturatzen denean.

Bestalde, Nina Berghe ikertzaile kriminala Sandefjord jaioterrira itzuliko da lapurretaren inguruko ikerketa zuzentzeko. Ninaren iraganeko gertaera traumatikoenetako baten arduraduna Olle Hultén izan zela jakiten duenean, iheslariaren atxiloketa misio pertsonala bihurtzen da. Nina edozertarako prest egongo da Olle harrapatzeko.

Egiaren bila dabilela, Ollek atzean utzi beharko du estimatzen duen guztia. Nahaspila hau guzti hau argitzeko ihesaldian, bere benetako nortasuna ezkutatzen jarraitzeko ahalegina egin beharko du. Nor da Olle Hultén benetan? Lapurretaren eta hilketen erruduna ote da bera?

Bi atal berri larunbatero, 22:15ean, ETB2n. Gainera, eskaintzen diren kapituluak EITB Nahieran atarian izango dira noiznahi ikusgai.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista