Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquistador" astelehen gaueko liderra % 26,8ko kuotarekin

EITB Media

ETB2 asteleheneko kanalik ikusiena izan da % 14,7ko audientzia zatiarekin.

  • "El Conquistador" saioko bi taldeak

    "El Conquistador" saioko bi taldeak. EITB Mediaren bideo batetik aterata.

Hogeigarren astez jarraian, "El Conquistador del Caribe" saioak ordutegi nagusiko lidergoari eutsi dio. Aste honetako atalak % 26,8ko kuota eta 363.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu Euskadin eta eragin eremuan. Halaber, ETB2 asteleheneko kanalik ikusiena izan da  % 14,7ko audientzia zatiarekin. 

Leire, lur jota eta Cacatek zapalduta, lehiaketatik kanpo geratu da. Lasarteko "gerlaria" taldekideen jomugan egon da azken asteotan, eta gehienen izendapenak jaso ondoren, adorea galduta eta fisikoki ahul abiatu da bere laugarren duelura. Aitor eta Joanaren aurka lehiatu da, eta Muskizekoak irabazi du, erakustaldi bikaina egin baitu pareta eskalatzen eta sokatik gora igotzen. Joanarentzat, berriz, lehendabiziko duelua izan da eta gogotsu aritu da. Cuyaya taldearen egoera oso bestelakoa da. Hirugarren aldiz jarraian iritsi dira kanpamendu aberatsera, eta sari bikaina izan dute: sekulako oturuntza. 

Abenturaren jarraitzaileek adi jarraitu zuten 19. atalean gertatutakoa sare sozialetan eta #conquis19 traola joera izan zen Twitterren. Saioaren webguneak, bere aldetik, 22.320 erabiltzaile bakar eta 49.470 orrialde ikusi izan zituen. Gainera, 17.025 lagunek jarraitu zuten saioaren emanaldia streaming bidez.