Itxi

telebista

22:30ean

'Rocketman', Elton John musikariaren bizitzan oinarritutako pelikula, gaur gauean

EITB MEDIA

Gainera, 'La ladrona de libros' filmeko akats adierazgarrienak erakutsiko ditu "La Noche De..." saioak. Halaber, Jayne Mansfield eta Taron Egerton aktoreen inguruan ere arituko dira.

  • 'Rocketman' pelikularen irudi bat

    'Rocketman' pelikularen irudi bat, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

Rocketman (2019), Elton John musikariaren bizitzan oinarritutako filma estreinatuko du gaur gauean "La Noche De..." saioak. Abeslariak 300 milioi disko saldu eta bi Oscar sari irabazi zituen, biak jatorrizko abesti onenarengatik. Dexter Fletcher zinemagileak zuzendutako pelikula da, eta Taron Egerton (Elton Johnen azalean), Jamie Bell (Bernie Taupin letrista) eta Richard Madden dira protagonistak, besteak beste. Lanak abeslariaren bizitza kontatzen du, haurtzarotik hasi eta mundu mailan musika izar izatera iritsi arteko bidea. Abeslariaren garairik ilunenak ere errepasatzen ditu pelikulak, tartean, suizidatzeko egindako saiakerak eta drogekin eta alkoholarekin izan zituen arazoak.

Filmaren aurretik, ¿Quién es ese chico? atalak Elton Johnen papera egiten duen Taron Egerton aktorea izango du protagonista. Horrez gain, La ladrona de libros (The Book Thief, 2013) pelikularen akats nabarmenenak ere errepasatuko ditu saioak.

Azkenik, Felix Linaresen eskutik, Jayne Mansfield aktorea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Egia al da auto-istripu baten ondorioz burua moztuta hil zela?

Zinema munduko bitxikeria hauek eta gehiago eskainiko ditu gaurko programak. Halaber, Rocketman filma ere izango da ikusgai "La Noche De.." saioan, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.