Itxi

telebista

22:15ean

ETB2k 'Lo mejor esta por llegar' komedia emango du gaur gauean

EITB Media

Gaizki-ulertu handi baten ostean, bi lagunek, bakoitzak bestearen bizitza laster amaituko dela sinetsita, galdutako denbora berreskuratzeko ahal duten guztia egitea erabakiko dute.

  • 'Lo mejor esta por llegar' filmaren fotograma bat

    'Lo mejor esta por llegar' filmaren fotograma bat

ETB2k Lo mejor esta por llegar (Le meilleur reste à venir) komedia frantziarra eskainiko du gauean. Alexandre de La Patellièrek eta Matthieu Delaportek zuzenduriko lanaren protagonistak hauek dira: Fabrice Luchini, Patrick Bruel, Martina Garcia, Thierry Godard, Pascale Arbillot, Zineb Triki, Lilou Fogli, Andre Marcon, Jean-Marie Winling, Marie Narbonne, Sebastien Pierre, Philippe Resimont eta Rajat Kapoor.

Arthurrek (Fabrice Luchini) albiste lazgarri bat jasoko du bere lagun Cesarri (Patrick Bruel) hiru hilabete geratzen zaizkiola jakitean. Bere etxera hilzorian dagoela esatera gonbidatzen duen gauean, gaizki-ulertu bat dago bien artean. Cesarrek uste du Arthur dela minbizia duena. Akats honek eragiten du Cesar elkarrekin geratzen zaizkien azken hilabeteak gogoangarriak izan daitezen saiatzea. Pixkanaka bien arteko harremana indartzen joaten da, Arthur bere lagunari egia kontatzeko kemena eta unea bilatzen duen bitartean. Esango al dio Cesar dela hilko dena eta ez bera?

Ez galdu Lo mejor esta por llegar filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.