Itxi

telebista

22:20ean

Laboral Kutxa Plazandreak torneoko 4. jardunaldia, gaur gauean

EITB Media

Larrarte-Arraiza-Capellán vs Arrizabalaga-Etxegarai-Mendizabal pilotariak izango dira aurrez aurre.

0:23
Plazandreak torneoko pilotariak

Gaur gauean, "Plazandreak" saioaren 4. atalean, Zornotzako pilotalekuan, Larrarte-Arraiza-Capellan eta Arrizabalaga-Etxegarai-Mendizabal pilotariak lehiatuko dira, Reyes Azkoitiaren eta Mikel Inuntziagaren taldeak, hurrenez hurren. Maitane Urbieta, Ane Arteaga eta Ane Muruamendiarazek gidatuko dute emanaldia.

Laboral Kutxa Plazandreak txapelketako jardunaldi bakoitzean hiru partida jokatzen dira, 12 tantora: banaka lau eta erdian, binaka eta beste bat banaka kaiolaren barruan. Irabazitako partida bakoitzak puntu bat balio du eta garaipenen batura eginez osatzen da sailkapena.

"Plazandreak" saioa astelehen gauero izaten da ikusgai, 22:20ean ETB1en eta eitb.eus-en.