Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Frantziako Tourraren 19. etapa eta Masters Caixabank pilota txapelketa, gaur

EITB Media

Olaizola II-Zabaleta eta Laso-Tolosa pilotariek jokatuko dute partida, eta "ETB Kantxa" saioan eskainiko da, ETB1en eta eitb.eus-en.

0:10
Olaizola II-Zabaleta

Txirrindularitzak eta pilotak osatuko dute gaurko kirol eskaintza EITBn. Alde batetik, Frantziako Tourreko 19. etapa izango dugu ikusgai, Mourenx-Libourne arteko ibilbidea. 14:00etan ETB4n hasiko da emanaldia, eta 15:00etatik aurrera ETB1en izango da ikusgai. Halaber, eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da Tourra zuzenean, emisioren hasieratik.

Gauean, berriz, Zaldibarko pilota jaialdia eskainiko da, zuzenean. Lehenik binakakoan arituko dira Elordi-O. Etxebarria eta Zubizarreta III-Uriondo; gero, Masters Caixabank txapelketako partida jokatuko dute Olaizola II-Zabaleta eta Laso-Tolosa pilotariek. "ETB Kantxa" saioan jarraitu ahal izango dira bi norgehiagokak, ETB1en eta eitb.eus-en.