telebista
ETB-1en
Urko Aristi eta Saioa Martija, 'Finlandia' saioan, igandean
A.E.
EITB
Urte berriarekin hasi dituzten sekzio berriak ere bertan izango ditugu.
-
'Finlandia'. Argazkia: EITB
Igande honetan, 'Finlandia' saioan, Saioa Martija, albistegietako aurkezlea, eta Urko Aristi, eguraldiari buruzko informazioa etxera ekartzen digutenetako bat, izango dira gonbidatuak. Beraiekin pasatuko dute ordu bete inguru jolasean 'Finlandia'n.
Urte berriarekin hasi dituzten sekzio berriak ere bertan izango dituzte: Artekarik tenis pelotaz inguratuta; Asintxo, Julian eta beraien sagardotegiko errubera inoxidablia; Axier Muniain surfista sekulakoak egiten; Olazabal eta Azkargorta Tzanpionzean murgilduta; Axkolayak eta beraien abenturak; Mintzalaguna euskara erakusten eta Gaijartzaile edozein izkinatan ezkutatuta gaia jartzeko prest.
Gainera, alineazio honekin batera, Zentro de Diako hirukotea ere platotik azalduko da gurpildun aulkiekin karrera bat egiteko intentzioz. Segurako talogileek, bestalde, beraien negozioaren traspasorako hautagaiak bilatzen jarraituko dute eta Eriz Magoak, beti bezala, aho zabalik utziko ditu guztiak.