telebista
Audientzia
"Vascos por el Mundo" igande gauean nagusi, bere inoizko audientziarik onenarekin
EITB Media
Saioak % 17,1eko audientzia-zatia eta 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
-
Dakar, "Vascos por el Mundo" saioan. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.
Igandeko "Vascos por el Mundo" saioak ordutegi nagusian lidergoa lortu du % 17,1eko audientzia-zatiarekin. Dakar Senegalgo hiriburuan bizi diren euskaldunen inguruko atala izan da eta "Vascos por el Mundo" estreinatu zenetik, 2018ko uztailean, saioaren inoizko daturik onena lortu du. Emanaldiak 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
Dakar Afrikako hiri garrantzitsuenetakoa da, eta bertan koloreek, irribarreek eta pozak toki berezia dute. Joana Etxabe erreportariak eta Alberto Macías kamerariak hiriburua bisitatu dute, Maria Jose, Peio, Alvaro eta Esther euskaldunek bertan bizitzea zergatik erabaki duten jakiteko.
"Historias a Bocados" ere, audientzia-buru
Joseba Arguiñanok aurkeztutako saioa ere bere ordu-tartean nagusi izan da igande arratsaldean % 12,9ko audientzia-zatiarekin. Ahedoko biztanleen istorio gastronomikoak eskaini ditu "Historias a Bocados"ek eta 141.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.