Itxi

telebista

22:30ean

'La conexión de los niños pijos' filma estreinatuko du gaur "La Noche De..." saioak

EITB MEDIA

Benetako gertaeretan oinarrituta dago eta eskola pribatu bateko ikasle baten istorioa kontatzen du. Ikasle horrek bere konexioak erabiliko ditu han droga-trafikoko sare bat martxan jartzeko. Aurretik, Robin Williams aktorea izango du hizpide Felix Linaresek, eta Irlandara bidaia proposatuko digu.

  • 'La conexión de los niños pijos' filmaren irudi bat

    'La conexión de los niños pijos' filmaren irudi bat

Gaur, La conexión de los niños pijos (The preppie connection, 2015) pelikularen estreinaldia eskainiko du ETB2ko "La Noche De..." zinema saioak. Joseph Castelok zuzenduta, Thomas Mann, Lucy Fry eta Logan Huffman dira bertan protagonista nagusiak.

AEBn 1984an izandako benetako gertaera batean dago oinarrituta, eta eskola pribatu bateko ikasle baten istorioa kontatzen du. Ikasle horrek bere konexioak erabiliko ditu han droga-trafikoko sare bat martxan jartzeko.

Pelikularen emanaldiaren aurretik, Robin Williams aktorea izango du hizpide Felix Linaresek. Aste honetan 70 urte beteko zituen Robin Williamsek, eta haren heriotzaren ingurukoak mintzagai izango dituzte Los archivos secretos de La Noche De... atalean.

La pareja más guapa del mundo izenekoan, berriz, Giselle Bündchen eta Tom Brady izango dira protagonistak; eta Irlandara eramango gaitu Donde el cine nos llevó atalak.

"La Noche De... La conexión de los niños pijos" astearte honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.