Itxi

telebista

Kirolak

Euskadiko Traineru Txapelketa, gaur arratsaldean, zuzenean, Lekeitiotik

EITB Media

Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.

0:20
Estropadak

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute asteazken honetan Lekeition jokatuko den Euskadiko Traineru Txapelketa. 

Lehendabizi emakumezkoen proba jokatuko da Arraun Lagunak, Orio, Tolosaldea, Hondarribia, Deusto, Ondarroa, Isuntza eta Lutxana artean. Ondoren, gizonezkoen lehiaketan, Hondarribia, Donostiarra, Orio, San Pedro, Santurtzi, Zierbena, Ondarroa eta Bermeo lehiatuko dira. 

Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak gidatuko dute emanaldia 18:00etan hasita.