Itxi

telebista

22:30ean

Ylenia Baglietto, Iban Garcia eta Aitor Francesena, gaur gauean, "El Club del Tupper" saioan

EITB Media

Familiako kideren batekin aritu beharko dira sukaldean aste honetako gonbidatuak.

  • Javi Sierra, "El Club del Tupper" saioko aurkezlea

    Javi Sierra, "El Club del Tupper" saioko aurkezlea

Gaur gauean, Ylenia Baglietto aktorea, Iban Garcia youtuberra eta Aitor Francesena surflaria izango dira gonbidatuak Javi Sierraren "El Club del Tupper" saioan. Astero bezala, sukaldean duten trebetasuna erakutsi beharko dute, Urrezko Tupperra lortzeko lehian. Oraingo honetan, baina, familiako kideren batekin aritu beharko dira sukaldean, errezetak familian izenburua baitu aste honetako saioak.

Hala, Ylenia Bagliettok Andrea ahizpa izango du sukaldean laguntzaile, eta hegaluze eta piper budina prestatuko dute.

Iban Garciak, berriz, Maite amarekin kozinatuko du, eta alberjinia beteak prestatuko dituzte.

Azkenik, Uxue alaba izango du alboan Aitor Francesena surflariak, eta haragi-lasagna egingo dute.

"El Club del Tupper: Errezetak familian" saioa, Ylenia Baglietto, Iban Garcia eta Aitor Francesenarekin, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.