Itxi

telebista

20:00etan

Pobesen izango da gaur "Historias a Bocados" saioa

EITB Media

Arabako Erriberagoiti udalerriko herria ezagutuko du Joseba Arguiñanok Josu Sobera, Joseba Markinez eta Pedro Ibáñezen laguntzarekin.

  • Joseba Arguiñano Arabako Pobes herrira egindako bisitan

    Joseba Arguiñano Arabako Pobes herrira egindako bisitan

Aste honetako "Historias a Bocados" saioan, Joseba Arguiñanok Pobes ezagutuko du, Arabako Erriberagoiti udalerriko herririk garrantzitsuena. 

Josu Sobera izango da lehen gonbidatua. Herriko kaleetan barrena, Jasokundeko Andre Mariaren elizaraino joango dira. Ondoren, errepide bazterrean dagoen gurutze bat erakutsiko dio. Gertaera ilun baten ostean eraildako bi herritarren omenez eraiki zutela azalduko dio. Josuren emazteak, Florik, prestatutako basurde gisatua dastatuko dute. 

Joseba Markinez Elai Etxea izeneko nekazal etxearen jabea da. Bertaratzen direnek, ostatu hartzeaz gain, txoriei argazkiak egiteko aukera dute. Izan ere, ornitologia da Josebaren zaletasunik handiena. Luze eta zabal mintzatuko dira gaiaz, Arguiñanok erreboiloa perretxikoekin piper berdeekin kozinatzen duen bitartean. 

Pedro Ibáñez izango da Josebaren azken bidelaguna. Pedrok oso ondo ezagutzen du lekaleen mundua oro har eta Arabako babarrun pikart-arena bereziki. Babarrun mota hau ekoizteaz gain, Pobesen urriko bigarren igandean egiten den azokaren sustatzailea da. Blanca emazteak prestaturiko babarrunak dastatzeko aukera izango du Josebak. 

"Historias a Bocados" igandetan dugu ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.