Itxi

telebista

Goizeko albistegia

Amaiurreko Xabier Mikel Errekondorekin asteleheneko 'Egun On Euskadi'n

A.H.

EITB

Egun-eguneko gai politikoen inguruko hausnarketa egingo du gonbidatuak.

  • Xabier Mikel Errekondo | Amaiur

    Xabier Mikel Errekondo, Amaiur. Argazkia: EITB

Astelehen honetan, Aitzol Zubizarretak Xabier Mikel Errekondo Amaiur alderdiaren Kongresuko bozeramailea elkarrizketatuko du ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian eta egun-eguneko gai politikoez galdetuko dio.

Bestalde, Juan Mari Gastaca, Iñaki Gonzalez eta Josean Izarra kolaboratzaileek gaurkotasuna hartuko dute hizpide solasaldi mahaiaren inguruan eta Vanessa Sanchezek, bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du.

'Egun On Euskadi' ostiral honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.