Itxi

telebista

22:15ean

'Al borde del abismo' filma, ostiral gauean, ETB2n

EITB Media

Kartzelatik ihes egin duen polizia ohi batek bere buruaz beste egiteko mehatxua egingo du New Yorkeko teilatu batetik. Psikologo aditu batekin negoziatzen ari diren bitartean, bere benetako asmoak ezagutuko dira.

  • 'Al borde del abismo' filmaren fotograma

    'Al borde del abismo' filmaren fotograma

ETB2k Al borde del abismo (Man on a Ledge) filma eskainiko du ostiralean, 22:15etik aurrera. Asger Leth da zuzendaria, eta honako hauek daude aktore nagusien artean: Sam Worthington, Elizabeth Banks, Jamie Bell, Ed Harris, Edward Burns eta Kyra Segwick.

Nick Cassidy polizia ohiak kartzelatik ihes egin du, eta, bere etsipenaren aurrean, Manhattango etxe orratz bateko teilatu batetik bere buruaz beste egiteko mehatxua egingo du. New Yorkeko Poliziak bertatik hurbilen duen bulegoak berehala erantzungo dio egoeraz jabetu den emakume baten laguntza deiari. Horrelakoak kudeatzen adituak diren agente bereziak bertaratuko dira, eta Lydia Anderson psikologo negoziatzaileak hartuko du bere gain Nick lasaitzeko ardura, amildegitik salto egin ez dezan. Baina gauzak ez dira espero bezala aterako; izan ere, Nickek ezkutuko sekretu batzuk ditu, pixkanaka azaleratuko direnak, bere benetako asmoak azaltzeko.

Al borde del abismo ostiralean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n. Telebistan eman ostean, EITB Nahieranen izango da ikusgai urriaren 15era arte, Las pelis de "La Noche De…" atalean.