Itxi

2021/10/15

08:00

telebista

22:15ean

'El último disparo' akziozko filma, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Basoan daudela, aita gazte batek eta haren semeak gaizkile-talde batekin egingo dute topo eta hilketa ahalegin baten lekuko izango dira. Gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.

  • Bruce Willis 'El último disparo' filmaren fotograma batean

    Bruce Willis 'El último disparo' filmaren fotograma batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, ETB2k El último disparo (First Kill) filma emango du. Steven C. Millerrek zuzenduriko akziozko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Bruce Willis, Hayden Christensen, Magi Avila, Tyler Jon Olson eta William DeMeo.

Will aita gazteak (Hayden Christensen) familia basoan dagoen etxola batera eramango du, Danny semearekin duen harremana sakontzeko asmoz. Poliziaren buruak (Bruce Willis) arretaz ibiltzeko eskatuko die, herriko banketxe batean lapurreta egon baita. Ehizan ari direla, aita-semeek gaizkile-talde batekin egingo dute topo eta hilketa ahalegin baten lekuko izango dira.

Ez ezazu galdu El último disparo filma, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EITB Nahieranen izango da ikusgai azaroaren 14ra arte, Las pelis de "La Noche De…" atalean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;