telebista
22:30ean
'El abuelo que saltó por la ventana y se largó' filma, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Jonas Jonassonen eleberri ospetsuan oinarrituta, ehun urteko aitona baten abenturak erakusten dizkigu komedia suediar honek.
-
Robert Gustafsson 'El abuelo que saltó por la ventana y se largó' filmaren fotograma batean
El abuelo que saltó por la ventana y se largó (Hundraåringen som klev ut genom fönstret och försvann) komedia suediarra eskainiko du ETB2k, gaur, 22:30ean. Felix Herngren da zuzendaria eta Robert Gustafsson protagonista Jonas Jonasson idazle suediarrak idatzitako best-sellerrean oinarritzen den pelikulan.
Allan Karlssonek bizitako istorioak azaltzen ditu. Ehun urteko aitonak zahar-etxetik ihes egingo du, bizitzako plazerak bizitzeko asmoz, eta hori da filmaren aiapuntua.
El abuelo que saltó por la ventana y se largó pelikula gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EITB Nahieranen izango da ikusgai abenduaren 17ra arte, Las pelis de "La Noche De…" atalean.