Itxi

telebista

19:50ean

Koala anaiak eta gazteen arteko indarkeriari buruzko "Aquí y Ahora" erreportaje berezia, gaur arratsaldean

EITB Media

Duela lau hilabete, 'Koala anaiek' Zornotzan gazte bati jipoi bortitza eman eta gero, bandako kide ohi batek Eider Hurtado kazetariaren aurrean aitortuko du gertatutakoa.

  • Koala anaien kide ohia "Aquí y Ahora" saioan.

    Koala anaien kide ohia "Aquí y Ahora" saioan.

Uztailaren 25ean, hogei kideko talde batek Alexandru jipoitu zuten koman utzi arte. Zornotzan gertatu zen, eta Koala anaiak taldea izan zen erasoaren egilea. Mota honetako jipoiak geroz eta ohikoak izaten ari dira? Nork egiten ditu horren eraso basatiak?

Eider Hurtado kazetariak aurkezten duen "Aquí y Ahora" erreportaje saioak gazteen arteko indarkeriaren kausak aztertuko ditu. Besteak beste, Koala anaiak taldeko kide ohi batekin hitz egin dute, taldeko kideen profila, ohiturak eta delituak gertutik ezagutzeko. "Alexen kasua ez da Euskadin izan den bakarra, gehiago daude, baina ez dute hedabideetan oihartzunik izan", aitortu du gazteak.

Eiderrek kaleko indarkeria ondo ezagutzen duen beste gazte bat elkarrizketatu du, eta nerabezaroan mundu biolento horretan sartzeak dituen arrisku eta ondorioez hitz egin dute. "Nire taldeko kideen artean, hamarretik zortzi kartzelan daude oraintxe bertan", esan dio.

Bestalde, gaueko giroan murgildu da saioa, gazteek aurrez aurre topatzen duten indarkeria honen inguruan galdetzeko. "Asko dira istilu eta borroka bila irteten direnak, nabarmentasuna lortzeko asmoarekin", kontatu die gazteetako batek. Honelako ohituren gainean sortu den ardura nabarmena da, eta Ramon Bañuelos Ertzaintzaren Bizkaiko Ikerketa kriminaleko buruak Euskadin dauden banda biolentoen erradiografia egingo du. Gainera, Estibaliz Linares ikerlariak eta César San Juan psikologo kriminalak talde horien jokatzeko modua aztertuko dute.

Euskaditik kanpo, Madrilen eta Londresen arazoa askoz larriagoa da. Madrilen banda latinoak dira nagusi, eta Londresen kaleko indarkeria areagotzeko arriskutsua drill musika genero berriari lotuta omen dago. Saioa Erresuma Batuko hiriburuko auzo gatazkatsuenetan murgilduko da bertan gertatzen ari dena hobeto ulertzeko. 2018an, arma zuriz burututako 135 hilketa erregistratu zituzten, New Yorken baino gehiago lehen aldiz.

Amaitzeko, sare sozialek indarkeriaren bozgorailu bezala duten papera aztertuko du Eider Hurtadok. Nola da posible edo nori interesatzen zaio horrelako jipoi bortitzak Interneten ikusgai egotea? Zergatik sortzen du indarkeriak horrenbesteko miresmena?

"Aquí y Ahora" gaur izango da ikusgai, 19:50etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.