Itxi

telebista

Lehiaketa ETB-1en

Pilotariak nor baino nor gehiago, 'MHLZ traka' saioan, larunbatean

M.A.

EITB

Zubietak, Lasak eta Elkorok hartuko dute parte Ilaski Serranok eta Kike Amonarrizek gidatutako tartean.

  • Mihiluze Traka | ETB-1

    'Mihiluze Traka'. Argazkia: EITB

Larunbat honetan, martxoak 17, Euskal Telebistako 'MHLZ Traka' saioan pilotari ezagunak izango dituzte lehian. Aitor Zubieta, Aritz Lasa eta Aitor Elkoro 21:30ak aldera arituko dira norgehiagokan ETB-1eko tartean.

Aspeko Aitor Zubieta eta Aritz Lasa Binakako Txapelketa jokatzen ari dira momentuan eta gainera bikotea osatzen dute eta Aitor Elkorok 1999an irabazi zuen Binakako Txapelketa. Beraiekin bikotea osatzen, Lekeitioko Haritz Garate, Beasaingo Aintzane Bengoetxea eta Debako Mirari Arruti mihiluzeak arituko dira. Larunbatero, 'Mihiluze Traka'n ohikoak diren 5.000 euroak izango dira jokoan.

'Mihiluze Traka'n pilotariak ikusten ditugun bigarren aldia da. Lehenengo saioan Oinatz Bengoetxea, Koteto Ezkurra eta Mikel Goñi izan genituen. Gainera, 'Goenkale'ko aktore gazteak, bertsolariak, musikariak, informatiboetako lankideak, Hil arte bizi antzerkiko kideak eta 'Finlandia' saioko lagunak ere ikusi ditugu.