Itxi

telebista

22:15ean

Fair Saturdayren irekitze ekitaldia, Gabon gauean, ETB1en

EITB Media

1.500 artista baino gehiagok Bizkaia Arenan eskainitako ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu.

0:34
Fair Saturday

ETB1ek eta eitb.eus-en Fair Saturdayren irekiera ekitaldia eskainiko dute ostiral honetan, 22:15etik aurrera.

Ikuskizunak 1.500 artistatik gora jarriko ditu Bizkaia Arenako oholtza gainean: Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Bizkaiko 30 abesbatza, bi gazte orkestra, lau dantza talde (tartean Igor Yebraren eskola) eta Bizkaiko zenbait ikastetxetako gaztetxo. Horiekin batera, En Tol Sarmiento eta Mäbu taldeek eta Idoia kantariak hartuko dute parte. Musikaren historiako abesti esanguratsuekin gozatu ahal izango dugun emanaldi ikusgarri honetan.