Itxi

telebista

Euskal zinea

'Ane' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Pelikulak harrera bikaina izan zuen eta hainbat sari jaso zituen, horien artean, Euskal Zinemaren saria Donostiako Zinemaldian eta hiru Goya sari.

0:34
Pelikularen irudi bat, EITB Mediako bideo batetik atearatakoa.

Gaur gauean, ETB1ek eta eitb.eus-ek Ane (2020) filma estreinatuko dute telebistan, 22:30ean. David Pérez Sañudo zinegilearen lehen lanak Lide (Patricia López Arnaiz) ama gaztea hartuko du protagonista. Abiadura handiko trenaren obretan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektuan, lan egiten du segurtasun-zaintzaile bezala. Lan egin eta gaua etxetik kanpo igaro ondoren, Ane (Jone Laspiur) bere alaba nerabeak etxean lo egin ez duela konturatuko da. Bere senar-ohiarekin batera (Mikel Losada), alaba bilatzen hasiko da eta haren munduan sartzen joango da poliki poliki, Ane ezagutzen ez duen pertsona bat dela ohartuko den arte.

Kritika eta publikoaren bikaina izan zuen pelikulak eta hainbat sari jaso zituen, horien artean, Euskal Zinemaren saria Donostiako Zinemaldian eta hiru Goya sari, moldatutako gidoi onenaren saria, emakumezko aktore onenarena eta emakumezko errebelazio aktore onenarena, Patricia López Arnaiz eta Jone Laspiur aktore protagonistentzat, hurrenez hurren. Halaber, Arnaizek aktore onenaren Forqué eta Feroz sariak irabazi zituen Ane filmean egindako lanarengatik.