Itxi

telebista

22:15ean

"Vascos por El Mundo" Paraguain izango da gaur gauean

EITB Media

Pedro Mardones erreportaria eta Joan Vinos kamera-operadorea Latinoamerikaren bihotzean barneratuko dira, Charo Gresa, Jose Llantada, Xavier Basterretxea, Jesus Nazabal eta Andoni Morales euskaldunak lagun dituztela.

  • Paraguain barneratuko da "Vascos por el Mundo".

    Paraguain barneratuko da "Vascos por el Mundo". Irudia: EITB Mediaren bideo batetik aterata.

Paraguai izango da "Vascos Por El Mundo" saioaren bidaiaren jomuga gaur gauean. Pedro Mardones kazetariak eta Joan Vinos kamera-operadoreak Latinoamerikaren bihotzerantz jo dute. Paraguai, ibai izena duen herrialdea da, barnean dagoena eta ur gezazko zingiraz eta hondartzaz betea.  Hiriburua, Asuncion, kontinente amerikarreko ezezagunenetako bat da. Bergarako jatorrizko euskaldun batek, Domingo Martínez de Iralak, birsortu zuen. Hiriak  espiritu kolonialari eusten dio eta bazter guztietatik guaraniera entzuten da, paraguaitarren %90ak erabiltzen duen jatorrizko populazioaren hizkuntza.

Lurralde emankorra eta oso erlijiosoa da eta jesuiten misioen aztarnak ditu.  Gaur egun Gizateriaren Ondare gisa aitortu dituzte misio hauek. Bere beste ondarea, tererea delakoa, belar matezko edari hotz bat da, paraguaitarren artea oso preziatua. Charo Gresa, Jose Llantada, Xavier Basterretxea, Jesus Nazabal eta Andoni Morales izango dira Paraguaiko "Vascos Por el Mundo" taldearen anfitrioiak.

22:15ean izango da ikusgai saioa ETB2n eta eitb.eus-en.