Itxi

telebista

22:30ean

'Hil kanpaiak' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Imanol Rayo zuzendariaren bigarren film luzea da, EITBren parte-hartzea du eta Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalez dira protagonistak.

0:30

Gaur gauean, ETB1ek eta eitb.eus-ek Hil kanpaiak filma estreinatuko dute 22:30ean. Imanol Rayok 33 ezkil Miren Gorrotxategiren eleberrian oinarrituta zuzendutako luzea da. Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalez dira filmaren protagonistak, eta Asier Hernández, Iñigo Aranburu, Dorleta Urretabizkaia, Josean Bengoetxea, Kandido Uranga, Patricia López Arnaiz, Andrés Gertrudix eta Itsaso Arana ere ari dira bertan.

Tragedia ukituak dituen thrilerra da filma, eta garapenean han-hor-hemenka agertuko dira "hilotz zahar eta berriak, anaien arteko herra, belaunaldien arteko talkak, zigortu gabeko hilketak, ezinikusia, mendekua…".

Rayoren hitzetan, "film honetako familiak ez du batere antzik Gabonetako iragarkietako protagonistekin. Hil kanpaiak genero beltzetik abiatzen da tragediarantz joateko".

Ez ezazu galdu Hil kanpaiak thrillerraren estreinaldia, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.