Itxi

albistea

Ostegunetik aurrera

Aste Santuko elizkizunak ETB-1en

A.E.

EITB

Elorrioko Andre Maria Sortzez Garbiaren elizatik emango dituzte Ostegun eta Ostiral Santuko elizkizunak eta Pazko igandeko meza.

  • Aste Santuko elizkizunak ETB-1en

    Aste Santuko prozesioa. Argazkia: EITB.

Ohi denez, Aste Santuko elizkizunak Euskal Telebistan jarraitzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Elorrioko Andre Maria Sortzez Garbiaren elizatik egingo dira emanaldiak ETB-1en, Ostegun eta Ostiral Santu egunez 18:00ean eta Pazko igandean 11:00etan.