albistea
Kirola
Pilota eta txirrindularitza emanaldiak, ostiralean ETB-1en
A.E.
EITB
Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko Bera-Oñati bosgarren etapa eskainiko da arratsaldean, zuzenean.
-
Tropela. Argazkia: EFE.
Ostiral honetan ETB-1en pilotak eta txirrindularitzak tarte nabarmena izango dute. Hasteko arratsaldean, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliarekin izango da hitzordua. Bera eta Oñatiren artean jokatuko den bosgarren etapa eskainiko dute 15:15ean hasita. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Joseba Arroiok egingo dute kontakizuna. Errepikapena, berriz, ETB K Saten izango da, 20:30ean.
Gauean, berriz, 'ETB Kantxa' saioak Ezcarayn jokatutako pilota eskainiko du.2 2:00etan. Gorka-Barriola Ezkurdia-Merino I bikoteen arteko pilota partida izango da. nabaermena. Aurretik, Olazabal-Larrinagak eta Jaunarena-Cecilio bikoteek bigarren mailako txapelketako partida jokatuko dute.